XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Harri sedimentarioak 22. jarduera (jarraipena)Bestalde, jalkitako material horiekin batera arro edo haran sedimentarioetan bizitako animalia eta landare batzuen hondarrak pilatzen dira, harri
Izaki bizidunen hondarrak (markak, oinatzak, zatiak...) dituzten harri hauek
Aurreko jardueran azaldutako ideiak zabaltzeko hona hemen informazio gehiago.
Irakur ezazu arretaz.
Aurreko aro geologikoetan bizi izan ziren animalia eta landareen hondar ugari geruza sedimentarioetan lurperatuta kontserbatu dira, eta beste garai batzuetako bizitzaren lekuko baliotsu gisa iritsi zaizkigu gure egunetaraino.
Fosiletatik abiatuta posible da, eta xehetasun handiz, antzinako garaietan gure planetan bizitza nolakoa zen asmatzea.
Horretarako estudiatu behar izan dira arroketan grabatutako oin-markak, hortz-arrastoak zenbait objektutan, hezur artean geratutako ehun-hondarrak, gorotz harri bihurtuak (koprolitoak) eta beste.
Baina nola osatzen da fosil bat?
Hurrengo orrialdeko marrazkiei begirada bat botatzen badiezu eta arretaz irakurtzen baduzu alboan duten testua, erraz ulertuko duzu nola gertatzen den fosilizazioa.